I Am Greta
I Am Greta | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Greta |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia eta Alemania |
Banatze bidea | home video release (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 97 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nathan Grossman (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Hanna Lejonqvist (en) Magnus Svensson (en) Charlotte Landelius (en) |
Argazki-zuzendaria | Nathan Grossman (en) |
Argumentu nagusia | Greta Thunberga eta klima aldaketa |
I Am Greta (jatorrizko izenburua: Greta) Greta Thunberg ekintzaile ekologista gazteari buruzko film dokumentala da, ekoizpen aleman eta suediarra. Nathan Grossmanek zuzendu zuen, eta 2020an estreinatu zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Greta Thunbergen jarduerak urtebetez jarraitu zituen dokumentaleko taldeak, 2018ko abuztutik 2019ko irailera, filma egiteko. Eta hain zuzen ere Thunbergen lehen ekintza ospetsutik abiatzen da: 2018ko abuztuan, Greta Thunbergek Suediako parlamentuaren aurrean hasi zuen klimaren aldeko eskola grebatik[1]. Geroago, belaunaldi gazteen ordezkari gisa, Katowiceko Nazio Batuen Klimaren konferentziara gonbidatu dute geroago. Bere hitzaldia Interneten emititzen da eta protesta mugimendu uhin bat gertatzen ari da munduan zehar.
Ekitaldi garrantzitsu batzuetan hitzaldiak ematen ditu eta Emmanuel Macron, Arnold Schwarzenegger, John Bercow eta Frantzisko Aita Santua ezagutzera gonbidatzen dute. Bruselan, Europako Parlamentuan, hitzaldi ospetsua ematen du.
2019an Nazio Batuen Klimaren goi bilerara joango da New Yorkera, baina efektu gutxiago egiteko, belaontzian igarotzen du Atlantikoa, eta hori ere agertzen da flmean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ via Open Data Euskadi, cc-by-sa. «I Am Greta» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).